Ander Aizpuru 'Olalde'-k irabazi du idi apustua

Intza Trula 2024ko otsailaren 18a

Ander Aizpuru 'Olalde' garaipena ospatzen. (Utzitakoa)

Atzo jokatu zuten proba, 18:00etan, Aizarnazabalgo probalekuan. 400 pertsona inguru bertaratu ziren lehia ikustera.

Ander Aizpuru Olalde izan zen idi apustuko irabazlea. Atzo jokatu zuen proba Aizarnazabalgo probalekuan, Patxi Irarretaren aurka. 18:00etan zuten hitzordua, eta probalekuko ateak ireki bezain laster bete zen plaza; antolatzaileek azaldu zuten moduan, 400 pertsona inguru bildu ziren lehia bertatik bertara ikusteko. Uztarri harriarekin jokatu zuten.

Hori horrela, 2.400 euro irabazi zituen Ander Aizpuru Olaldek.

Aizarnazabalgo probalekua, atzo. (Intza Trula)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide