Onespena lantzeko tailerra antolatu dute Aizarnazabalen

Nerea Uranga 2024ko otsailaren 2a

Dinamika eta ariketa praktikoekin esperimentatzea eta besteekiko komunikazioa hobetzea dira tailerraren helburuak. Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute otsailaren 16a baino lehen Aizarnazabalgo Liburutegian.

Mugak eta zaintza: adostasuna arlo fisikotik izeneko tailerra antolatzeko proposamena jaso du Aizarnazabalgo Udalak. Ikastaro horren helburu nagusia, dinamika eta ariketa praktikoekin esperimentatzea eta besteekiko komunikazioa hobetzea dira.

Tailerrean izena emateko epea zabalik dago otsailaren 16ra arte. Izena Aizarnazabalgo Liburutegian eman behar da.

Tailerraren antolatzaileek azaldu dutenez, kontaktu dantzatik lan eginez hainbat galdera landuko dituzte saioetan, besteak beste, honako galderak landuko dituzte: "Zeintzuk dira nire mugak eta nola komunikatzen ditut? Nola hobetu dezaket nire entzumena? Zein da nire ardura nire ingurua zaintzeari dagokionez? Nola ulertzen dut baimena?".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide