Irailaren amaieran ospatzen dituzten Samiel jaiak antolatzen jarraitzeko bilera irekia egingo dute gaur Aizarnazabalen. Urtarrilaren 11n egin zuten festen inguruko lehen bilera, eta gaur, asteazkena, izango da bigarrena. Udaletxeko bilera aretoan bilduko dira, 18:00etan.