'Azken galdera amari' ipuina aurkeztuko du Manex Beristainek ostiralean

Intza Trula 2024ko urtarrilaren 15a

Manex Beristain. (Artxibokoa)

Ostiral honetan, hilaren 19an, 18:00etan jarri dute hitzordua, Lauburun.

Manex Beristain azpeitiarrak heriotzaren eta doluaren inguruko bere azken lana aurkeztuko du ostiralean Aizarnazabalen: Azken galdera amari. 18:00etan hasiko da aurkezpena, Lauburun.

Heriotzaren eta doluaren inguruan kontzientzia sortzea eta horiek lantzeko tresnak ematea du helburu ipuinak. Egilearen beraren eta familiaren bizipen pertsonaletik sortutako lana da: "Ekain eta bere amaren arteko maitasun istorio gordina bezain samurra", dela dio egileak. Haurrei nahiz helduei zuzendutako ipuina da, baina haurrak heldu batekin joatea komeni da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide