Samiel jaiak antolatzeko lehen bilera egingo dute urtarrilaren 11n, Aizarnazabalen

Ihintza Elustondo 2024ko urtarrilaren 4a

2023ko samieletako txupinazoaren une bat. (Ihintza Elustondo)

Udaletxeko bilera aretoan izango da saioa, 18:00etan hasita.

Irailaren amaieran ospatu ohi dituzte samielak Aizarnazabalen, eta jai horiek antolatzeko lehen bilera egingo dute urtarrilaren 11n, ostegunez. Udaletxeko bilera aretoan izango da saioa, 18:00etan hasita. Udalak herritar zein eragile guztiak gonbidatu bileran parte hartzera. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide