Koxinatu sukaldaritza tailerra egingo dute urtarrilaren 11n, ostegunez, Aizarnazabalen. Sukaldaritza agroekologikoa eta begetarianoa lantzeko tailerra izango da, eta Soziedade Zaharrean egingo dute, 17:30ean hasita. Norberak hainbat gauza eraman beharko ditu saiora: tabla, amantala, barazkiak mozteko labana eta sukaldeko trapua.