Aizarnazabalgo Mikel elkarteak bazkideak behar ditu

Ihintza Elustondo 2024ko urtarrilaren 3a

Aizarnazabalgo plaza.

Elkartearen egungo egoera ez da onena, eta udalak jakinarazi duenez, "mugaraino" iritsi da. Horren aurrean, herritarrei bazkide egiteko deia egin diete. 

Aizarnazabalgo Mikel elkartearen egungo egoera ez da onena, eta udalak jakinarazi duenez, "mugaraino" iritsi da. Urtez urte kostatu egiten zaie gastuak berdintzea, eta martxa honekin, ez diote bide luzerik ikusten elkarteari. Horretarako, ezinbestekoa iruditzen zaie bazkide kopurua igotzea. Elkartea eraberritzen hastekoak dira, hari beste itxura bat emateko asmoz. Horren aurrean, herritarrei bazkide egiteko deia egin diete. Bazkide egitea doakoa da, eta harremanetarako, honeko telefono honetara deitu behar da: 680 69 67 24 (Markel).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide