Errege Magoen kabalkada igaroko da herritik urtarrilaren 5ean, eta 12 eta 16 urte bitartean dituzten nerabeen bila dabil Aizarnazabalgo Udala, egunean bertan laguntzaile lanak egiteko.
Parte hartzeko interesa dutenek abenduaren 15era arte izango dute izena emateko aukera, liburutegian. Behar baino laguntzaile gehiagok emango balute izena, zozketa bidez aukeratuko dituzte.