Azaroaren 22an ospatzen da Santa Zezilia eguna, musikarien eguna, eta aurten ere Aizarnazabalgo musikariek bat egin dute egunarekin.
Hain zuzen, azaroaren 22an, 17:00etan Alaitsu musika eta dantza eskolako kideen eskutik kalejira izango da herrian barrena, eta, ondoren, musikariek kontzertua eskainiko dute zahar etxearen aurrean. Emanaldia amaitzean otordua egingo dute Alaitsu taldeko kideek.