Herritar ugarik hartu du parte zoru pelbikoa indartzeko lehen saioan

Intza Trula 2023ko azaroaren 5a

Zoru pelbikoa indartzeko lehen saioa, atzo. (Utzitakoa)

Aizarnazabalgo Mugimendu Feministak zoru pelbikoa indartzeko antolatutako bi saioetako lehena egin zuten atzo arratsaldean. Teoria zein praktika landu zituzten Amaia Zendoia fisioterapeutak gidatutako saioan.

Zoru pelbikoa indartzeko lehen saioa egin zuten atzo arratsaldean Aizarnazabalgo Mugimendu Feministak antolatutako ikastaroan. Amaia Zendoia fisioterapeutak dinamizatu zuen saioa eta gaiaren inguruko teoria zein praktika lantzeko aukera izan zuten parte hartu zuten lagunek.

Herritar asko izan ziren aurretik izena eman zutenak, eta antolatzaileek soinketa gelara lekualdatu behar izan zuten ikastaroa. 18an, larunbatez, egingo dute bigarren eta azken saioa.

Zoru pelbikoa lantzeko lehen saioa, atzo. (Utzitakoa)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide