Autobus zerbitzua hobetzeko proposamenak jasoko dituzte bihartik hasita

Intza Trula 2023ko azaroaren 5a

Lurraldebus autobusa. (Artxibokoa)

"Autobus zerbitzuaren ordutegi eskaintza zabalagoaren beharraz jabetuta" herritarren iradokizunak jaso nahi ditu Aizarnazabalgo Udalak, ondoren garraio zerbitzuaren enpresari helarazteko asmoz.

Bihartik hasita autobus zerbitzua hobetzeko herritarren ekarpenak jasoko ditu Aizarnazabalgo Udalak. "Autobus zerbitzuaren ordutegi eskaintza zabalagoaren beharrak" bultzatu du udala ideiak jasotzera, eta ondoren bildutako guztia garraio zerbitzuaren enpresari bidaltzea da asmoa.

Hori horrela, azaroaren 20ra bitarte izango dute herritarrek euren ideiak plazaratzeko aukera, udaletxeko buzoian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide