Errege Egunaren bezperan, urtarrilaren 5ean, Errege Magoen kabalkada igaroko da herritik haurrei opariak banatzeko. Gurasoek oparia jaso nahi duten umeen izena eman dezakete dagoeneko.
12 euro ordaindu beharko dira eta 0-9 urte bitarteko umeek hartu dezakete parte bertan. Azaroaren 17ra arte izango dute izena emateko aukera, liburutegian.