Kotxinatu proiektuaren barruan sukaldaritza agroekologikoan eta begetarianoan trebatzeko saioak antolatu ditu Aizarnazabalgo Udalak. Tailerrean izena emateko interesa dutenek liburutegian dute horretarako aukera, azaroaren 17ra bitarte.
Ikastaro hauetan eduki teorikoak zein praktikoak eskainiko dira; hala nola landa eremu biziaren garrantzia, agroekologia eta elikadura burujabetza. Bizitza erdigunean eta emakume baserritarren aitortza; bertako eta sasoiko elikagaien kontserbazioa eta sukaldatzeko teknika ezberdinenen praktika eta ezagutza; urtaroaren arabera sukaldean erabili beharreko teknikak; sormena eta ahalduntzea sukaldean. Norberaren beharrak ezagutu eta hauei erantzuna eman.
Kotxinatu proiektuaren inguruan informazio gehiago nahi dutenek www.kotxinatu.eus webgunera jo dezakete.