Azaroaren 24ko bertso afarira joateko sarrerak ostiraletik aurrera erosi ahal izango dira Uztarri jatetxean, 25 euroan. Aizarnazabalgo Mugimendu Feministak antolatu du otordua, eta sarrerak salgai egongo dira azaroaren 13ra arte.
Hain zuzen, Maddi Ane Txoperena eta Miren Artetxe bertsolariek girotuko dute afaria; gai jartzaile lanetan, berriz, Maite Aizpuruak jardungo du. Horrez aparte, antolatzaileek azaldu dute lekua zehaztean emango dutela horren berri.