Atzo arratsaldean, 16:15ean, larrialdietako langileek telefono deia jaso zuten Aizarnazabaldik, Urola ibaiaren ertzean gorpu bat zegoela eta. Ertzainak, osasun langileak eta suhiltzaileak berehala bertaratu ziren esandako lekura, baina heriotza baieztatu besterik ezin izan zuten egin. Ertzaintzak hedabide honi baieztatu dionez, adinean aurreratutako pertsona batena zen hilotza, eta haren heriotza arrazoi naturalengatik gertatu zen.