Aizarnazabalgo II. Asto Proba Sariketa jokatuko dute datorren asteburuan

Intza Trula 2023ko urr. 27a, 10:00

Joan den urteko asto probetako irudia. (Artxibokoa)

Aipe Aizarnazabalgo idi proben elkarteak Aizarnazabalgo II. Asto Proba Sariketa antolatu du. Datorren larunbatean eta igandean lehiatuko dira sei parte hartzaileak herriko probalekuan eta horien artean egongo da Unai Egaña aizarnazabaldarra.

Aizarnazabalgo II. Asto Proba Sariketa jokatuko dute datorren larunbatean eta igandean, 18:30ean herriko probalekuan. Aipe Aizarnazabalgo idi proben elkarteak antolatu du txapelketa bigarrenez, eta bertan izango da Unai Egaña aizarnazabaldarra.

Sei parte hartzaile lehiatuko dira guztira. Honakoak izango dira azaroaren 4ko, larunbateko, probalariak: Irazola (Mallabia), Jon Ander Zornotza (Maruri-Jatabe) eta Juan Mari Uzkudun (Errezil). Azaroaren 5ean, igandean, honakoak lehiatuko dira: Ekaitz Elorduyk (Berango), Ibai Iruretagoienak (Zumaia) eta Unai Egañak (Aizarnazabal).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide