Zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa antolatu du Aizarnazabalgo Mugimendu Feministak azarorako. Ikastaroak guztira bi saio izango ditu; bata, azaroaren 4an, eta, bestea, 18an. Lauburuko bigarren solairuan egingo dira, 16:00etan eta bata bestearen jarraipena izango denez, bietara joatea komeni dela esan dute antolatzaileek.
Amaia Zendoia fisioterapeutak gidatuko du ikastaroa eta gaiaren inguruko praktika zein teoria landuko dituzte saioetan. Ordubeteko iraupena izango du bakoitzak eta adin guztietako herritarrei zuzendutako jarduerak izango direnez, antolatzaileek interesa duen oro gonbidatu dute bertaratzera.
Ikastaroan izena emateko aizarnazabalmugimendufeminista@gmail.com helbidera edo 620 861 008 telefono zenbakira idatzi daiteke. Horrez gain, antolatzaileek jakinarazi dute bakoitzak bere estera eta toalla eraman beharko dituela ikastarora (lortzerik ez duena Aizarnazabalgo Mugimendu Feministarekin jar daiteke harremanetan).