Ibarluzea-Garaño eta Irribarria-Cuairan garaile, Atari Soro pilotalekuan

Intza Trula 2023ko urriaren 15a

Atzoko final zortzirenetako irudi bat Atari Soro pilotalekuan. (Intza Trula)

Bankoa Diario Vasco 2023 txapelketako partiduek hartu zuten atzo Atari Soro pilotalekua. Senior mailako eta promesa mailako partiduak jokatu ziren bertan eta Ibarluzea-Garaño eta Irribarria-Cuairan bikoteek eskuratu zuten garaipena.

Ibarluzea-Garaño eta Irribarria-Cuairan bikoteak eskuratu zuten garaipena atzo arratsaldean Atari Soro pilotalekuan. 17:00etatik hasita Bankoa Diario Vasco 2023 txapelketaren final zortzirenetako bi partidu ikusteko aukera izan zuten zaleek, senior mailakoa eta promesa mailakoa.

Alde batetik, promesa mailan, Ibarluzeak eta Garañok osatutako bikotea 22-13 gailendu zen Gorostidik eta Leonetek osatutako bikotearen aurrean. Bestetik,  senior mailan, lehia estu baten ondoren Irribarria-Cuairan bikotearentzat izan zen garaipena; 22-21 amaitu zen Senarren eta Gabirondoren aurka jokatutako norgehiagoka.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide