Irailaren 28tik urriaren 1era ospatu zituzten samiel jaiak Aizarnazabalgo herritarrek. Aste batzuk igaro ondoren, festen inguruko iritziak eta iradokizunak egiteko bilera deitu du udalak.
Horrenbestez, ostegunean 19:00etan elkartuko dira, udaletxeko pleno aretoan. Aizarnazabalgo Udalak dei egin dio herritar orori hitzordura bertaratzera.