Bi norgehiagoka jokatuko dituzte larunbatean Atari Soro pilotalekuan

Intza Trula 2023ko urriaren 11

Atari Soro pilotalekua. (Artxibokoa)

Promesa eta senior mailako pilota partiduak jokatuko dituzte larunbat honetan Aizarnazabalgo Atari Soro pilotalekuan, 17:00etatik aurrera.

Bi pilota partidu hartuko ditu Aizarnazabalgo Atari Soro pilotalekuak larunbat honetan, 17:00etatik aurrera; promesena eta seniorrena.

Hori horrela izanik, promesetan Ibarluzeak eta Garañok Gorostidi eta Leonet hartuko dituzte mendean; senior mailan, aldiz, Senar eta Gabirondo Irribarriaren eta Cuairanen aurka lehiatuko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide