Errege Magoen kabalgata antolatzeko bilera egingo dute Aizarnazabalen

Intza Trula 2023ko urriaren 5a

Errege Magoen kabalgata Aizarnazabalen. (Artxibokoa)

Urtero legez, urtarrilaren 5ean Errege Magoen kabalgatak zeharkatuko du herria, eta hori prestatzeko bilera deitu du Aizarnazabalgo Udalak datorren astearterako, hilaren 10erako.

Errege Egunaren bezperan, urtarrilaren 5ean, igaroko da Errege Magoen Kabalgata herritik. Kabalgatak dakarren guztia antolatzeko eta prestaketekin hasteko bilera antolatu du Aizarnazabalgo Udalak.

Horrenbestez, datorren asteartean 18:00etan elkartuko dira Lauburuko liburutegian. Udalak herritar oro animatu du hitzordura bertaratzera eta laguntzera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide