Herri kirol erakustaldiarekin, amaitu dituzte samielak Aizarnazabalen

Ihintza Elustondo 2023ko urriaren 1a

Samiel jaietan murgilduta izan dira egunotan Aizarnazabalen, baina igandearekin batera, festak iritsi dira azken hondarrera. Herri kirol erakustaldia egin dute jaiei amaiera emateko, eta jende ugari bertaratu da. 

Samiel jaietan murgilduta izan dira egunotan Aizarnazabalen, baina igandearekin batera, festak iritsi dira azken hondarrera. Goizean, XIII. Joxe Larrarte Memoriala jokatu dute, eskuz binaka lau eta erdian. Emakumeetan, Arrieta eta Agirre Iturriagaren eta Orbegozoren aurka aritu dira, eta gizonetan, berriz, Olaizola eta Olaiz Sasiainen eta Alonsoren aurka.

Arratsaldean ere, kirol ekitaldiekin jarraitu dute Aizarnazabalen. Hain zuzen ere, herri kirol saioa izan da 18:00etan hasita, eta jende ugari bertaratu da. Aizkoran, Xabier Zaldua eta Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a Ugaitz Mugertzaren eta Xabat Olaizolaren aurka aritu dira; pentatloiaren kasuan, Jon Zaldua eta Jakes Iruretagoiena Izeta V.a aritu dira; eta harri jasotzen, Lierni Osa, Ainitze Zumeta, Mikel Lopetegi Urra, Pablo Azpiazu eta Unax Iruretagoiena Izeta aritu dira.

Ondoren, Mariachi Los Cazahuates-en emanaldia izan da, eta jaiak ohitura den moduan bukatzeko, traka bota dute. Horrenbestez, Aizarnazabalen hurrengo urtera arte agurtu dituzte samielak. 

(Argazkiak: Ihintza Elustondo eta Eduardo Agirre)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide