Merkatari txikien lanari aitortza eginda hasi dira Aizarnazabalgo samielak

Maialen Etxaniz 2023ko irailaren 29a

Ohi bezala, udaletxeko balkoitik bota zuten txupinazoa, eta horren aurretik, herriko gaztetxoak balkoirik balkoi bertso kantari aritu ziren, festei umore kutsua emateko. Haiek ere gogoan izan zuten herriko merkatarien lana. Txupinazoa botata, hunkituta agertu ziren Mari Jose Salaberria Mauxe dendaren arduraduna eta Mari Karmen arregi alkatea. 

Txupinazoa botata, Samiel jaietan murgildu dira Aizarnazabaldarrak. Atzo, ostiralez, bota zuten suziria herriko merkatariek eta ostalariek, eta jende ugari elkartu zen plazan jaiei hasiera emateko. Ohi bezala, udaletxeko balkoitik bota zuten txupinazoa, eta horren aurretik, herriko gaztetxoak balkoirik balkoi bertso kantari aritu ziren, festei umore kutsua emateko. Haiek ere gogoan izan zuten herriko merkatarien lana. 

Mari Karmen Arregi alkatea, bere aldetik, eskerrak eman zizkien festak antolatzeko alea jarri duten guzti-guztiei, eta samielak ondo pasatzeko deia egin zuen. Txupinazoa botata, hunkituta agertu ziren Mari Jose Salaberria Mauxe dendaren arduraduna eta Mari Karmen arregi alkatea.

Atzoko txupinazoko argazki bilduma, hemen

Gaur eta bihar izango da zer egina eta zertaz gozatua Aizarnazabalen, eta festak ez du etenik izango igandera bitarte. 

Hona hemen datozen egunetako egitaraua: 

Gaur, irailak 29. San Migel eguna

  • 10:00. Diana, Alaitsu musika eta dantza eskolarekin.
  • 11:30. Meza.
    • Ondoren, 37. Sagardo Lehiaketa eta Bolo Txapelketa.
  • 17:00. Bingo musikatua, herriko plazan.
  • 18:30. Hika antzerki taldearen eskutik, Gazte antzezlana, herriko plazan.
  • 21:00. Herri afaria, herriko plazan, Andoni Olloklegirekin (eguraldi txarra balitz, eskola azpian).
  • 23:00. Dantzaldia, Fun&Go taldearen eskutik.

Larunbata,  irailak 30

  • 16:00. XVII. Mus eta Eskoba txapelketak, eskola azpian.
  • 16:30. Altxorraren bila, patata tortilla lehiaketarekin.
    • Jarraian, Elektrotxorongo elektrotxaranga, herrian zehar.
  • 22:30. Kontzertuak: Sarean, Los Zopilotes Txirriaos eta J Martina.

Igandea, urriak 1

  • 11:00. XIII. Joxe Larrarte Memoriala. Eskuz binaka lau eta erdian:
    • Emakumeak: Arrieta-Agirre / Iturriaga-Orbegozo.
    • Gizonak: Olaizola-Olaiz / Sasiain-Alonso.
  • 18:00. Herri kirolak:
    • Aizkolariak: Xabier Zaldua-Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a / Ugaitz Mugertza-Xabat Olaizola.
    • Pentatloia: Jon Zaldua-Jakes Iruretagoiena Izeta V.a.
    • Harri jasotzaileak: Lierni Osa, Ainitze Zumeta, Mikel Lopetegi Urra, Pablo Azpiazu, Unax Iruretagoiena Izeta.
    • 19:00. Mariachi Los Cazahuates-en emanaldia.
  • Jaiak bukatzeko, traka.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide