Paella jana nahikoa ez nonbait, eta arratsaldeapostreei emanda igaro zuten atzo Aizarnazabalen, Euskal Jai Egunean.
Hamasei herritarrek aurkeztu dituzte aurten etxean prestatutako postreak lehiaketara, eta gozogile gazte batentzat izan da saria: Izeta Arrietaren gazta tarta izan zen atzo epaimahaikideek dastatutako gozoen artean gustukoena.
Postre gozoak ez ezik, musika eta festa ere ez ziren falta izan atzo arratsean eta gauean. Giro ederrean igaro zuten eguna Aizarnazabalen, datorren ostegunean hasiko dituzten samielen zain.