Euskal Jai Eguna dute gaur Aizarnazabalen, baina atzo, ostirala, jai giroan murgildu ziren herritarrak. Hain zuzen ere, bertso jaialdia izan zuten Atari Soro pilotalekuan, 22:30ean hasita. Aitor Mendiluze, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal eta Maddalen Arzallus aritu ziren kantuan, eta gai jartzaile lanak, berriz, Igotz Alkortak egin zituen.