Aizarnazabalgo Udalak bere brigada zerbitzurako langile bat kontratatuko du Lanbideren bidez. Enplegu zerbitzua arduratuko da hautaketa prozesu guztiaz, eta lanpostura aurkeztu nahi dutenak aurrez Lanbiden izena emanda egotea ezinbestekoa da.
Adin tartea da lan eskaintza honetara aurkezteko beste baldintzetako bat: 16 eta 30 urte arteko herritarrek soilik aurkez ditzakete eskaerak. Urtebeterako kontratua izango da.