Uztailaren 28an hasi ziren Aizarnazabalgo XXVIII. Kintopeko Idi Probak, eta saio guztiak jokatuta, Igone Pagadizabal izan da nagusi. Abuztuaren 1ean jokatu zuten laugarren eta azken proba, eta Hondarribikoaren (Gipuzkoa) idiek lortu zuten aurtengo markarik onena, 33 kiloko gainkargarekin, 57 plaza, lau zinta eta metro bat eginda. Bigarren sailkatu ziren Zallako (Bizkaia) Zornotza Anaiak 115,5 kiloko gainkargarekin 57 plaza eta 2,5 metro eginda. Lopategiren idiak sailkatu ziren hirugarren, 18 kiloko gainzamarekin 54 plaza eta 2,20 metro eginda.
Hamabi probazalek parte hartu dute Aizarnazabalgo kintopeko idi deman. Euskaldekoak izan dira bi: Orioko Oliden eta Azkoitiko Ixidro Erretegia. Olidenek uztailaren 30eko saioan parte hartu zuen, eta 21 kiloko gain kargarekin, 54 plaza egitea lortu zuten Oriokoaren idi pareak. Sailkapen orokorrean laugarren postua eskuratu du Olidenek. Azkoitiko idi pareak uztailaren 28ko proban parte hartu zuen, eta Ixidro Erretegiak sailkapen orokorrean hamaikagarren postua eskuratu zuen, 82,5 kiloko gaingarkarekin 38 plaza, zazpi zinta eta 0.75 metro eginda.
(Argazkiak: Ibon Errazu)