Uztailaren 22an, larunbatez, egingo dute aurtengo Sagardo Txapelketa Aizarnazabalen. Sagardoaren bueltako hitzorduaren VIII. edizioa izango da, eta 18:00etan hasita, hamabi sagardotegi ariko dira lehian: Aburuza, Akarregi, Alorrenea, Altzueta, Añota, Bereziartua, Egi Luze, Eula, Gaztañaga, Izeta, Petritegi eta Urdaira.
Heritarrek sagardoa dastatzeko aukera izango dute Aizarnazabalgo Udalak antolatutako txapelketari esker, eta pintxoak dastatzeko parada ere bai. Gainera, musika baliatuko dute giroa alaitzeko.
Iaz Altzueta sagardotegiak irabazi zuen txapelketa, epaimahaiak hala erabakita. Bigarren Gaztañaga sailkatu zen, eta hirugarren, berriz, Aburuza.