Aizarnazabalen ere suaren bueltan ospatu zuten herritarrek atzo San Joan bezpera. Frontoian piztu zuten sua, eta jendetza elkartu zen haren bueltan. Gainera, Alaitsu taldeko musikariek eta dantzariek ikasturte bukaerako jaialdia eskaini zuten. Arratsaldean, berriz, Emakumeen Binakako Pala Txapelketako finalak jokatu zituzten.