Bilboko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute

Unax Larrañaga 2023ko ekainaren 20a

Elkarretaratzea, udaletxe aurrean.

Hainbat herritar bildu ziren atzo Aizarnazabalgo plazan, joan zen ostegunean Bilbon izan zen hilketa matxista salatzeko asmoz.

Joan zen ostegunean, 28 urteko gizonezko batek 89 urteko izeba hil zuen Bilbon, eta hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean Aizarnazabalgo plazan, Aizarnazabalgo Mugimendu Feministak deituta. Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak orain lelopean egin dute elkarretaratzea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide