A todo tren 2 filmaren proiekzioa izango da bihar, asteazkena, 18:00etan, Lauburuko proiekzio gelan. 12 eta 17 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako saioa izango da.
Ines de Leon aktore eta zuzendariak zuzendutako umorezko filma da A todo tren 2, eta Santiago Segura, Paz Vega eta Paz Padilla aktoreek parte hartzen dute lanean, besteak beste.