Ostiraletik aurrera erosi ahal izango dira Saiatz auzoko San Kristobal jaien barruan uztailaren 8an, larunbata, egingo duten afarirako txartelak. Horiek Uztarri jatetxean izango dira eskuragarri, ekainaren 16tik uztailaren 2ra bitartean.
Datozen egunotan argitaratuko dituzte menua, otorduaren kostua eta gainerako xehetasun guztiak. Saiatz auzoko aurtengo San Kristobal jaiak uztailaren 7an, 8an eta 9an izango dira.