Harrera beroa egin diote Beatriz Egizabali gaur arratsaldean Aizarnazabalen. Feminismo asko eta umore gehiago ardatz dituen Magma mia bakarrizketa eskaini du Egizabalek han, Aizarnazabalgo Mugimendu Feministak antolatutako doako saioan, eta Indamendi zahar etxeko aretoa txikitxo gelditu da elkartu den ikus-entzule kopururako.
Hausnarketak algaraka egiteko aukera izan dute bakarrizketa entzutera joan direnek.