San Kristobal Txiki ospatzeko elkartu dira Saiatzen

Mailo Oiarzabal 2023ko ekainaren 11

Ermitan meza egin dute, eta jarraian lagunartean meriendaz gozatzeko aukera izan dute bertaratutako guztiek.

Gaur, ekainaren 11, San Kristobal Txiki eguna da, eta usadioa berrituz, hainbat lagun elkartu dira arratsaldean Aizarnazabalgo Saiazko (Zehatz) San Kristobal ermitan.

17:00etan ermitan ospatu duten mezaren ondoren, ermitako estalpean bertan lagunartean meriendatzeko aukera izan dute bertaratu diren guztiek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide