Beatriz Egizabal Aizarnazabalen izango da igande arratsaldean, bere Magma mia bakarrizketa taularatzeko. Feminismoa ardatz eta umorea bide duen bakarrizketa da Egizabalena.
Aizarnazabalgo Mugimendu Feministak antolatu du Egizabalen emanaldia. Indamendi zahar etxean izango da hitzordua, 18:00etan.