San Kristobal Txiki eguna ospatuko dute igandean Saiatzen

Mailo Oiarzabal 2023ko ekainaren 8a

San Kristobal ermita. (Aizarnazabalgo Udala)

Arratsaldean izango dituzte eguneko ohiko ospakizunak: San Kristobalen ermitan meza aurrena, eta merienda meza ondorenean.

Igande honetan, ekainaren 11n, San Kristobal Txiki eguna ospatuko dute aurten ere Aizarnazabalgo Saiatzen (Zehatz).

Arratsaldean izango dituzte eguneko ohiko ospakizunak. 17:00etan, San Kristobalen ermitan meza egingo dute; eta elizkizuna bukatutakoan, bertaratzen diren guztiek meriendaz gozatzeko aukera izango dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide