Aurten herriko udalekuetan parte hartzeko izena eman duten umeen gurasoei zuzendutako bilera egingo dute bihar arratsaldean Aizarnazabalen.
Herriko Basakaitz eskolan egingo dute batzarra, 18:00etan. Ekainaren 26an hasiko dira udalekuak, eta horien gaineko informazioa ematea da biharko bileraren xedea.