Beñat Segurolak erremonteko XIII. Sagardoaren Txapelketako finala jokatuko du, Juanenea bikotekide duela

Nerea Uranga 2023ko ekainaren 6a

Beñat Segurola eta Aritz Juanenea Sagardoaren txapelketan. (Oriamendi)

Javier Urrizaren eta Ibai Martirenaren kontra jokatuko dute erremonte txapelketako finala, ekainaren 12an, Hernaniko (Gipuzkoa) Galarreta pilotalekuan.

Beñat Segurola erremontista aizarnazabaldarrak beste final bat jokatzeko txartela eskuratu du. Oraingo honetan, Aritz Juanenearekin bikotea osatuta Javier Urrizaren eta Ibai Martirenaren kontra ariko da, Sagardoaren XIII. txapela lortzeko lehian. Ekainaren 12an jokatuko dute finala, 18:00etan, Hernaniko Galarreta pilotalekuan.

Atzo jokatu zituzten finalaurrekoetan Urrizak eta Martirenak Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.a menderatu zituzten, bi set irabaziz (15-14 eta 15-2), eta Segurolak eta Juaneneak Ezkurra II.a eta Zubiri kanporatu zituzten hiru jokotan (13-15, 15-13 eta 5-2). Hala, bi bikote garaileek Erremontariko txapelketako final handirako txartela lortu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide