Urola Kostako beste hainbat herritan bezala, Aizarnazabalen ere igandean Gasteizko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur arratsaldean. Aizarnazabalgo mugimendu feministak deitu du mobilizatzera, eta 19:00etan udaletxe aurrean jarri dute hitzordua.
Igandean 32 urteko emakume baten hilotza aurkitu zuten Gasteizko apartamentu hotel bateko logela batean, bortxa zantzuekin, 3 urteko alaba alboan zuela; hura onik zegoen. Ertzaintzak adierazi duenez, indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira kasua, eta haren bikotekide ohia atxilotu dute Zaragozan (Espainia). Bi asteren barruan Euskal Herrian gertatzen den bigarren hilketa matxista izan da hori.