Orioko hilketa gaitzetsiz, Aizarnazabalen askeak izan nahi dutela aldarrikatu dute

Andoni Elduaien 2023ko maiatzaren 18a

Pankarta eskuetan hartuta egin dute elkarretaratzea Aizarnazabalen. (Utzitakoa)

Urola Kostako Mugimendu Feministak eta Euskal Herriko Mundu Martxak deituta egin dute elkarretaratzea Aizarnazabalen ere. 

Aizarnazabalen ere asteartean Orion jazo zen hilketa matxista gaitzetsi dute. Udaletxearen aurrean elkartu dira 20:00etan, Urola Kostako Mugimendu Feministak eta Euskal Herriko Mundu Martxak deituta.

Sistema patriarkalak hiltzen gaitu edota Askeak izan nahi dugu zioten esaldiekin osatutako kartela eskuetan atera dira dozenaka herritar plazara, eta gogor nahiz irmo salatu dute herenegun Orion gizon batek emakume bat hil izana. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide