Emakumeen Binakako Pala Txapelketa antolatu du Aizarnazabalgo Mugimendu Feministak

Mailo Oiarzabal 2023ko apirilaren 20a

Aizarnazabalgo plazan jokatuko dute pala txapelketa.

Maiatzean eta ekainean jokatuko dituzte partidak herriko plazan, eta ekainaren 23an izango da finala. Parte hartu nahi dutenek apirilaren 28a arte eman dezakete izena, banaka zein bikoteka.

Herriko Mugimendu Feministak antolatuta, Emakumeen Binakako Pala Txapelketa jokatuko dute Aizarnazabalen maiatzean eta ekainean. Herriko plazan jokatuko dituzte partidak, eta finala ekainaren 23an izango da.

Aste honetan ireki dute txapelketan parte hartu nahi dutenentzat izen ematea, eta apirilaren 28ra arte izango da izena emateko aukera. Izen ematea banaka zein bikoteka egiteko aukera eman dute antolatzaileek; banaka apuntatzen diren emakumeekin bikoteak osatuko dituzte ondoren. Udaletxe azpian jarri dute izena emateko orria

Edozein zalantza argitu edota informazio gehiago behar dutenek Aizarnazabalgo Mugimendu Feministaren kideengana jo dezakete, edo 615 00 30 13 telefono zenbakira deitu (Ainhoa).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide