Jolas beteko eguna izan dute gaztetxoek Aizarnazabalen

Mailo Oiarzabal 2023ko apirilaren 11

12 eta 16 urte arteko 20 lagun elkartu dira Gure Plaza Txo! oporraldiko programaren barruan goiz eta arratsalde egin dituzten ekintzetan.

Egun osoko egitaraua, jolasa eta festa giroa izan dituzte gaur Aizarnazabalen, Aste Santuko eta Pazko Asteko oporraldirako antolatu duten Gure Plaza Txo! aisialdi programaren barruan.

11:00etan hasita, Got Talent lehiaketa egin dute hasteko. Herriko pilotalekuan eta eskolako jolastokian bazkariarekin indarrak hartuta, jolasen txanda iritsi zaie gero, jolastokian bertan, gaurko ekintzetan parte hartu duten 12 eta 16 urte arteko 20 neska-mutilei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide