Gaur arratsaldean jokatu dute erremonteko Berria Txapelketako finala Gurrutxaga-Zaldua eta Goikoetxea-Aiestaran bikoteen artean, Hernaniko Galarreta pilotalekuan. 30-35 eginda aurreneko bikotea izan da txapelduna. Partidu parekatua izan da bukaeran, markagailuan joan-etorriekin.
Hala ere, erremontista aizarnazabaldarrak osatutako bikoteak merezimendu osoz lortu du txapela. Gurrutxaga eta Zaldua partidaren hasieratik nagusi izan dira, eta markagailuan ihes egin dute 4-15 argi batekin. Gero, aurkariak pixkanaka desabantaila gutxitzen hasi dira (10-17), eta lehenengo berdinketa 26koan etorri da. Gero, ordea, 28-30 aurreratu dira, eta azken tantoetan hobeto aritu dira txapeldunak, 30-35 egin arte.
Aizarnazabalgo erremontista zale gehien eraman dituena Galarretara, eta haien animoek azken tantoetan asko hauspotu dute Gurrutxaga. Profesionaletan debutatu eta hilabete pasatxora lehen txapela irabazi du Aizarnazabalgoak.
Finaleko erremontista onena, berriz, Zaldua izan da.