Gure plaza txo! programaren barruan, Aste Santuko oporraldirako ekintzak antolatu dituzte Aizarnazabalen. 12 urtetik 17 urtera arteko gazteek parte hartu ahal izango dute ekintza horietan, eta izena emateko orriak Liburutegian daudela jakinarazi du udalak.
Biharko, apirilak 5, Altxorraren bila jolasa antolatu dute Aizarnazabalen. 16:30ean hasiko dira jolasean. Apirilaren 11rako, berriz, egun guztirako ekintzak antolatu dituzte, 11:00etan hasita. Got talent, nerabeen bazkaria eta jolasak antolatuko dituzte egun horretarako.