Hainbat elizkizun izango dira Aizarnazabalen Aste Santuko egunetan

Ihintza Elustondo 2023ko apirilaren 4a

Aizarnazabalgo elizan egingo dituzte ospakizunak. (Aizarnazabalgo Udala)

Erlijioari lotutako hainbat ekintza antolatu dituzte Aizarnazabalen. Gaur, besteak beste, konfesioak eta adiskidetze sakramentua izango dira, 20:00etan hasita.

Aste Santuko egunetarako, hainbat elizkizun antolatu dituzte Aizarnazabalen. Gaur, apirilak 4, konfesioak eta adiskidetze sakramentua izango dira, 20:00etan hasita. Etzi, Ostegun Santuan, elizkizuna egingo dute 18:00etan, eta ordu santua izango da 21:00etan. Ostiral Santuan, apirilak 7, Gurutze Bidea egingo dute 11:00etan, eta elizkizuna izango da 18:00etan. Larunbat Santuan, apirilaren 8an, Pazko Gaueko ospakizuna izango da, 17:30ean. Apirilaren 9an, Pazko Igandean, Hitzaren Liturgia izango da, 12:30ean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide