Samielen antolakuntzaz bilera egingo dute bihar Aizarnazabalen

Mailo Oiarzabal 2023ko martxoaren 27a

Alaitsu dantza taldekoak, iazko jaien hasierako ekitaldian. (Urtzi Oteiza)

19:00etarako deitu du batzar irekia udalak. Udaletxean elkartuko dira herriko jai nagusien antolakuntzaz hitz egiteko.

Sei hilabete falta dira samielak ospatzeko, baina herriko jai nagusien antolakuntzaz hitz egiteko bilera irekia deitu udalak biharko, martxoaren 28rako. 19:00etan hasiko da batzarra, udaletxean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide