Aizarnazabalgo Udalak irekita dauka udalekuetan parte hartu nahi dutenentzako aurrematrikula epea. Aurten udalak antolatutako udalekuetan parte hartu nahi duten haurren eta gaztetxoen gurasoek datorren ostiralean, martxoaren 24an, izango dute aurrematrikula gauzatzeko azken eguna.
Aurrematrikulazio epean jasotako eskaera kopurua kontuan hartuta antolatuko ditu udalak udalekuen eskaintza zein behin betiko izen emate edo matrikula epea.