Adinduentzako arratsalde pasa prestatu dute larunbaterako Aizarnazabalen

Mailo Oiarzabal 2023ko martxoaren 16a

Bingoa izango da larunbateko arratsalde pasaren osagaietako bat.

65 urtetik gorakoei zuzenduta, bingoa eta txokolate jana egingo dituzte herriko zahar etxean etzi.

"Adinduak ere kontuan hartu nahian", horiei zuzendutako arratsalde pasa antolatu du Aizarnazabalgo Udaleko Gizarte Ongizate sailak larunbaterako.

17:00etatik aurrera, bingoa eta txokolate jana izango dituzte etzi herriko zahar etxera bertaratzen diren 65 urtetik gorako herritar guztiek.

Arratsalde pasa hau antolatzearekin bat, herriko adinekoie deia ere egin die udalak, aurrera begira beraientzat antolatzea nahiko luketen "ekintzak eta proposamenak jasotzeko irekita" dagoela gogoratuz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide