Buru osasuna mintzagai izango dute bihar Aizarnazabalen

Mailo Oiarzabal 2023ko otsailaren 15a

Lauburu eraikina.

Ainhoa Urretagoiena coach-ak hitzaldia emango du Lauburuko proiekzio aretoan, 18:00etatik aurrera.

Buru osasuna eta ongizate mentala lantzeko saioa antolatu dute biharko, osteguna, Aizarnazabalen. Ainhoa Urretagoiena coach-ak hitzaldia emango du, bereziki nerabeei eta gazteei zuzenduta, baina saioa herritar ororen neurrikoa izango da.

Lauburuko proiekzio aretoan egin dute hitzordua, 18:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide