Santa eskearen ohiturari hutsik egin gabe eutsi diote aurten ere Aizarnazabalen. 09:00etan abiatu ziren herrigunetik santa eske taldekoak, Aitor Mendiluze, Iban Gorriti Beltza eta Aritz Hernandez Larrume bertsolariak lagun zituztela, auzoz auzo eta baserriz baserri ibili ziren egun osoan, eta gogo onez hartu zituzten batean eta bestean.